ZER DA ETA ZERTARAKO BALIO DU?

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria (EEZ) eraikinen portaera energetikoari buruz informazioa biltzen duen dokumentu bat da.
Xahutzen duen energia kantitatea eta isurtzen duen CO2 kantitatearen araberako eraikinaren sailkapen bat ezartzen du.

Derrigorrezkoa da etxea edo lokala alokatu edo saldu nahi baduzu. Beharrezkoa da ziurtagiria jabetza iragartzen hasi baino lehen lortzea interesa duen orori erakutsi ahal izateko.

ZURE ZIURTAGIRIA 4 PAUSUTAN:

  • Adostu hitzordua

    Eskatu aurrekontua konpromesurik gabe. Adostu hitzordua hobekien datorkizun ordutegian. Zure beharretara moldatzen gara.

  • Etxebizitza edo lokalaren bisita

    Teknikari batek datuak eta neurriak batu, fatxada eta itxitura guztietako materialak zehaztu eta instalazioak aztertuko ditu.

  • Ziurtagiria egin

    Datuak jaso ondoren, ziurtagiria egingo dugu eta etxebizitza edo lokalaren eskaera eta kontsumoari dagozkion eraginkortasuna kalkulatuko dugu. “A” (eraginkorrena) eta “G” (eraginkortasun eskasena) bitarteko sailkapen baten bidez adieraziko da ziurtagiria.

  • Zure ziurtagiria erregistratuta

    Zure ziurtagiria Eusko Jaurlaritzan erregistratuko dugu. Beraiek dena egoki egin dela kontrolatuko dute. Etiketa energetiko ofiziala jasoko duzu. Etiketa hau zure jabetza erosi edo alokatzeko interesa duten orori erakutsi ahal diozu etxebizitza edo lokalaren eraginkortasunaren berri emateko.

ZURE ZALANTZAK ARGITZEN DITUGU

Zergatik behar duzu?

2013-ko ekainaren 1-etik aurrera derrigorrezkoa da zure etxebizitza edo lokala saldu edo alokatu nahi baduzu. Ziurtagiria lortu beharko duzu interesa duen orori erakutsi ahal izateko.

Zenbat kostatzen da?

Jabetzaren azaleraren arabaerako da. 80-tik aurrera eta 24 ordutan lor dezakezu zure ziurtagiria. ESKATU AURREKONTUA konpromesurik gabe.

ESKATU AURREKONTUA

Inolako konpromesurik gabe aurrekontua eskatzeko jarri gurekin kontaktuan. Eman zure datuak eta jabetzaren helbidea ondorengo inprimakian.

Nahiago baduzu, deituiguzu:

944 02 44 46