• Ana Ortiz Arrieta

    Ana Ortiz Arrieta

  • Andoni Pombo Aramendi

    Andoni Pombo Aramendi

AN&= ANA ORTIZ ARRIETA + ANDONI POMBO ARAMENDI

|BITARTEAN| : MIENTRAS TANTO, ENTRE, ENTRE MEDIO; BETWEEN, WHILE, MEANWHILE

Buruan dauden ideiak martxan jartzearen eta gauza berriak egitearen grinaz sortzen da BITARTEAN&, propioa den zerbait sortzearen gogoak, itxaropenak eta emozioak bultzatuta.

Arriskuz beteriko apustua den arren ezinbestekoak diren helburu pertsonalak lortzeko bidea da.

Erronka berrien eta ezagutza, esperientzia eta pasioak bateratzearen ondorio den proiektu bat da.

Arkitektura, ekoizpen digitala, diseinua, irudigintza eta heziketa estudio bat.

Ana Ortiz Arrieta eta Andoni Pombo Aramendi dira BITARTEAN&-en atzean dauden buru, bihotz eta eskuak.

Ana, Arkitekturan Euskal Herriko Unibertsitatean karrera amaierako sari bereziarekin Lizentziatua.

Andoni, Arkitekturan Euskal Herriko Unibertsitatean Lizentziatua. Karrera amaierako proiektuan 10-eko kalifikazioa lortu zuen.

Arkitekturako zenbait arlotan oinarritutako formakuntza ikastaroak banatu dituzte Bartzelona eta Donostian. Horretaz gain, argazkilaritza gastronomikoa, Gaztea tech (2014) ekoizpen digitaleko tresna berriei buruzko gazteentzako ikastaroak eta “Cultura con `M´ de matemáticas: una visión matemática del arte y la cultura” (2018) UPV/EHU-ko uda ikastaroko hizlari izan dira. Andoni gainera, hilabetean behin Euskadi Irratiko Amarauna saioan parte hartzen du bere arkitekturako sailean. 2016. urtetik irabazi asmorik gabeko Open Urbanity (OUT) elkarteko kide ere bada. 2020. urtean Open House Bilbao ate irekien nazioarteko jaialdiaren laugarren edizioa antolatu berri dute.

2015. urtetik aurrera beraien jarduera profesionala Bitartean& bulegoan garatzen dute.